Aurten Kutxa Fundazioaren eskutik, museoan zenbait aldaketa burutzeko aukera eduki dugu: barnekaldeari dagokionez, itxura berritu eta mineralen fluoreszentziaren ikusgarritasunaz gozatzeko txoko berri bat sortu dugu. Bestalde, eta zuen eskaerei erantzuna emanez aurrealdea margotu eta gure idazkuna jarri dugu, gure kokapena errazago aurkitzeko intentzioarekin.
Zeren zain zaude bisitan etortzeko?